Zer da Tokiko Agenda 21?

Zeanuriko azterketak

Udal iraunkortasunaren aldeko erreminta bat da herriko ekonomia, ingurumena eta giza alorretan oreka bat lortzeko.

Horretarako diagnostiko bat egiten da non herriaren egungo egoera aztertzen da, ondoren hobekuntzarako helburuak ezarri eta ekintza garatzeko asmoz.

Udalak, herritarrek eta herriko elkarteek elkarlanean burututako prozesua da.

Tokiko Agenda 21 Arratian

Tokiko Agenda 21

2000. urtea

Artea, Igorre eta Lemoak prozesuaren hasera eta Aalborgeko Gurunaren sinadurarekin egin dute.

Ingurumen, Ekonomia eta Giza alorreko Diagnostikoak egin dira udalerri bakoitzean.

2001. urtea

Arantzazuk, Areatzak, Dimak eta Zeanurik Tokiko Agenda 21 proiektuan sartzea erabaki zuten, hasieratik egitasmoan izandako udalerrien pausuak jarraituz.

2002. urtea

Arratiako zazpi udalerri hauek, IHOBE eta Arratiako Udalen Mankomunitatearekin batera, Udaltalde 21 Arratia sortzen dute, udalerri guztietan Tokiko Agenda 21 ezartzeko baliabide tekniko eta ekonomikoak partekatuz.

2004. urtea

Bedia eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Saila Udaltalde 21 Arratira batzen dira.

2004 urte bukaerako, Udaltalde 21 Arratia barruan dauden udalerri guztiek Ekintza Planank dituzte eta herritarren partehartze prozesuak abian jarriak dituzte.

2005. urtea

Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa eta Zeanuri Udalsarea 21 Euskal Udalerrien Sarera batzen dira, Udaltalde 21 Arratia amaitutzat emanz eta Arratia 21 sortuaz.

Gaur egun, udalerri bakoitzak bere Iraunkortasunaren aldeko Ekintza Plana dauka, politikari, teknikari eta herritarren partehartzearen ondorioz lortua.

2007. urtea

Arantzazuko Udalerria Udalsarea 21en sartzen da eta Arratia 21ean parte hartzen du.

  • Arratia 21 Aldizkaria
  • Ihobe
  • Udalsarea 21
  • Gorbeialde