Gazteleku

Gazteleku

12 eta 18 urte dituzten gazteei zuzenduta dago.

Zeanuriko gazteei zuzendutako aisialdi alternatiba bat izan nahi du. Gazteen interesetan eta beharretan oinarritzen diren ekintzak eskaini nahi ditu.

Kalean dagoen betiko eskaintzaren aurrean eta beti egokia ez den eskaintza horren aurrean, gazte ekipamendua aurkeztu nahi da Zeanuriko gazteak bildu eta haien aisialdian gozatu dezaketen leku aproposa izateko asmoz. Oso erakargarria den azpiegitura baten erabilerarekin, haien interesen neurrira egokitua eta kalean topa dezaketenaren ezberdina den eskaintza batekin. Gaztelekuak kontsumoan oinarritzen ez den aisialdi eskaintza bat hurbildu eta eskaini nahi die gazteei.

Elkarrizketarako eta aisialdi ludikorako espazioa izan nahi du, non hezitzaileak esku – hartzen dute gazteen nahiak eta beharrak antzemanez berauei maila ezberdinetan (kulturala, soziala, afektiboa, hezigarria, e.a.) erantzun egokia emateko asmoz. Gaztelekua gazteak biltzeko, topatzeko, elkar erlazionatzeko eta egoteko erreferentziazko lekua bihurtzen da eta bertan aisialdi aktibo eta alternatiboa izan dezakete gazteek. Ildo beretik jarraituz, desegokiak diren portaerak eta jarrerak gutxiagotzeko eta aldi berean jarrera kooperatiboak areagotzeko lan egiten da. Aurrekoarekin batera, nerabeei zuzendutako informazioa eman eta dinamizatzen da gazteak eurak direlarik informazioaren kanal garrantzitsuenak.

Gaztelekua espazio ezberdinetan banatzen da fisikoki, gazteen interesguneetan oinarrituz, horrela gazteek haien gustuen arabera ekintza ezberdinez disfrutatu dezatelarik:

  • Ordenagailuen gunea
  • Topalekua
  • Kontsola eta X Box ingurua
  • Talde joko eta joko kooperatiboen gunea.

Egutegi eta ordutegia: Urritik ekainera arte egoten da zabali ostiral, larunbat eta igande arratsaldeetan (ordutegia gazteek adosten dute asanbladan. Guztira 12 ordu egoten da zabalik).

Instalazioak

  • Gaztelekuko fatxada
  • Gazteleku
  • Gazteleku