Alkatearen agurra

Ondo etorririk beroena Zeanuriko herriaren izenean. Gorbeiako Parke Naturalaren erdi erdian gaituzue, euskal kulturaz eta naturaz gozatzeko inguru paregabean. Mendigoizaleon paradisu honetan, ibilbide eta altxor ugari eskaintzen jatzuz. Gurutzera so, haranetik gorantz, Saldropoko Hezegunea aurrez aurre. Gorago, Gorbeiako tontorrera bidean, misterioz eta edertasunez jositako bazterrak, Gorbeiako gailurra  “handik ikusten dogu Euskal Herria ederrago”.

Bueltan herrirantz, hamaika bat baseliza interesgarri. Erdigunean, euskal kondaira eta kultur ondarearen eredu adierazgarri, Andra Mari eta Santiagoren elizak eta baserri txukunak; tarteka, baserriko genero onenen lurrunak: babarrunak, barazkiak, txerrikiak, gazta, eztia… Ate ondoan, abegi onez, zeanuritarrak.

Ezagutu eta gozatu geugaz ondasun zoragarriok, gonbidatuta zagoz.
Laster arte!

Zeanuriko alkatea

  • Bizkaiko Aldizkari Ofiziala
  • Bizkaia.eu posta kontua
  • Bizkaiko Foru Aldundia