Gorbea

 
Eusko Jaurlaritzak 1994.eko ekainean izendatu zuen Parke Naturalari lotutako lurraldeak mazizoaren mendi-inguru guztia hartzen du bere baitara. Landa-guneak eta erantsitako eremuak geratzen dira mugetatik ate. Parke Naturalaren mugak Garaigortako dortsaletik hasi eta Upo mendiraino (647 m) doan lerro eten bati darraizkio, Zeberio, Artea eta Areatzako lurretan iparraren aldetik, eta kontrako jarraibidean egiten dute aurrera, Zanburu eta Kurutzegane (647 m) gainetan barrena, Barazar (604 m) mendatera iritsi arte, Zeanuri udalerriaren barruan.