Gorbea

 
-Sua piztea eta aisialdi-xedeetarako egurra moztea.
-Motordun ibilgailuetan ibiltzea, baimenduta dauden sarbideetan izan ezik.
-Aparkatzea, horretarako egokitutako aldeetan izan ezik.
-Mota guztietako zaramak eta hondakinak bertan uztea edota lurperatzea.
-Inguruneko elementuak aldaraztea edota bertatik kentzea.
-Lasaitasuna urratzea.
-Biziraupen-jardueretan aritzea.
-Fruituak eta perretxikoak saltzeko asmoarekin biltzea.
-Jendeak erabiltzeko ez diren tokietan ibiltzea. Behar bezala adieraziko da debeku hori.
-Bizikletan ibiltzea pistetatik eta bideetatik landa.
-Kanpatzea. Alde batzuetan gau batez kanpatzea baino ez da baimentzen (datu zehatzagoak nahi izanez gero, kontsultatu Gorbeia Aldeko Natura- Baliabideen Antolakuntzarako Egitasmoaren 14. artikulua eta Gorbeiako Parke Naturalaren Erabilpenerako eta Kudeaketarako Egitasmo Zuzentzailearen 9.8 puntua). Antolatuta dauden kanpaldiek Parkeko Organo Kudeatzailearen baimena behar dute.
-Aske dabiltzan txakurrek aziendari eraso egin ahal diote, edota abereak uxatu Kontrolatuta egon beharko dute, edota uhalez lotuta.