Gorbea

 

Saldropoko Hezegunea Barazar mendatetik hurbil dago, Atxuriko harkaitzen magalean. Paisaiaren aldetik leku zoragarria da, izan ere Gorbeiako mendiguneaz gain, gertu dagoen Urkiolako Parke Naturalaren mendirik adierazgarrienak ere ikus daitezke.

Saldropoko lautadaren erdigunean oso ekosistema berezia dago egungo hezegunea, berau, balio ekologiko handikoa da. Bertan landaredi anitza eta berezia aurkitu dezakegu (landare intsektujaleak, esfagnoak...).

Horrez gain, beste berezitasun bat ere badu; ia desagertu arte ustiatu zen zohikaztegi zaharraren gainean dago.

Saldropoko Zingirari bira ematen dion bidezidorra gezi horiz seinalatuta dago eta ekosistema baliotsu hau ikusten uzten du.

Saldropoko hezegunea

Atsedenlekua: Aparkalekuaren ondoan, ongi hornitutako atsedenleku bat dago. Bertatik, hezegunerako bisita hasten da, beti ere, Parke Naturaleko informazio panelak erreferentzi gisa izanda.

Sarbidea: N-240 errepidetik (Bilbo-Gasteiz), 38,5. kilometroa (Barazar mendatea), Barazar ostatuaren aurrean. Atsedenlekuko aparkalekuan amaitzen den zementuzko pista bat hartu behar da (3 km).

Ibilbidearen hasiera eta amaiera: Atsedenlekuko aparkalekua

Distantzia: 1,5 km.

Zailtasuna: Saldropoko Hezegunea Barazar mendatetik hurbil dago, Atxuriko harkaitzen magalean. Paisaiaren aldeti

Onura: Natura, paisaia, etnografia. Parkeko beste ibilbide batzuen abiagunea ere bada, Gurutzerako igoerarena barne.

Aholkua:
-Apiriletik uztailera bitartean debekatuta dago hezegunean sartzea (kumatzeko garaia).
-Ez da komeni zingira joatea, bertako animaliak ez artegatzeko.
-Ez atera ezta hondatu landarerik, bizidunak dira eta.
-Oso interesgarria da gidaliburua eramatea, ezkutuko zer asko ezagutzen lagunduko dizu.
-Erostasun handiz ibiltzeko, erabili botak edo trekking egiteko zapatilak.
-Ez utzi zaborrik bidezidorrean; utzi, mesedez, horretarako atondutako lekuetan.