Zeanuri

Gorbeia mendiaren aldapetan dagoen udalerri honek eraikin bikainak ditu, denak paisaia naturaletan kokaturik. Horregatik, oso egokiak dira egun lasaia emateko naturarekin batera.

Arratia eskualdean dago Zeanuri, ibaizabal harana eta Gorbeiako mendizerraren artean. Iparraldean Ibaizabal beherea du, hegoaldean eta mendebaldean Araba lurrak eta ekialdean Durangaldea. Bizkaiko lurraldeen artean hegoalderen dagoen eskualdea da beraz.

Enkartazio eta Orozkoren ostean Bizkaiko Lurralderik zabalena izan arren, bistanle gutxien dituen eskualdea da, horixe erakusten digu, eskualde hori osatzen duten herrien dentsitate baxuak, batez ere nekazaritzan lan egiten duten herriak.

Zeanuri

Bertako monumentu zaharrenak zerikusi zuzena dute Historiaurreko artzaintzaren hastapenekin. Gorbeia mendigunean dauden monumentoek adierazten digute artzaintza iharduera nagusia zela Bizkaiko herri honetan.

Horretaz gainera, bazter eder-ederrak aurki ditzakegu Zeanurin, herri hori abiapuntua baita mendiko bide asko hartzeko. Hortik, beraz, abia gaitezke Gorbeia mendigunera edo Lekanda, Urrekoatxa eta Aldamin harkaitzetara.

  • Arratia Harana
  • Santropoko Ibilbidea
  • San Justoko Ibilbidea
  • Euskadi turismoa
  • Euskalmet
  • Nekatur