Ibilbideak

 

 Barazar. Hostal Barazarren atzeko aldetik hasiko dugu ibilaldia. (Edozein ibilgailurekin hasteko leku egokia). Pista ormigoizko bat hartuko dugu eta aldapa goxo eta erdimailakoak dituen 1000 metroko bideak lehendabiziko sahiesbidera garamatza (2), ordurako 80 metroko desnibela dugu gainditurik eta 15 bat minutu egin dugu larizio eta alertze artean.

Bidegurutzean eskuinaldeko sahiesbidea hartuko dugu eta 400 metro egin ostean bidebanatze bat aurkituko dugu (3).

-Pista ezkerralderantz jarraitzen dugu eta izei eta insignis artean alertzegune hatera iritsiko gara (4), 550 metro egin ditugu eta 12 minutuko denbora.

Pista beretik eta alertzez inguraturiko kilómetro batean zehar, beherantz, (4), (5) zenbakidun puntúan utzitako pistarekin aurkituko ga-ra. Denbora, 12'.

-Hemendik, Zubizabal eta Otxandio batzen dituen errepidearekin elkartu arte, 1.700 metro, alertze eta alzifre artean aldapatxoak igonez. Denbora, 20' (6).

-Aipatutako errepidea gurutzatu eta gaina egoera onean duen pista bat hartuko dugu, izei, alertze eta alzifre artean.

-1.800 metro beherantz egin ondoren bidebanatze bat aurkituko dugu (7). Ezkerralderantz hartu eta Zubizabala mendiak zeharkatzen dituen pista orokorrera iritsiko gara, 900 bat metro egin ostean (8).

-Denbora, gutxi gora behera 35'; gure norantza jarraiturik eskuinaldera hartuko dugu eta 800 metrotan Bilbo-Gasteiz errepide nagusira iritsiko gara (9).

Qasteizeranzko errepide nagusia hartuko dugu eta 500 metrora (10) eta errepidearen eskuinaldetik baso-pista bat hartuko dugu, atsedenaldi gune bat utziko dugu gure eskuinaldean eta 200 metrora (10) gure eskuinalderantz jarraituko dugu 500 metrotan. Denbora 25'.

-Pista sarreran aurkitzen gara eta etengabe igonez eta pinu artean (margoztu lurra) altuerarik gorenera iritsiko gara, 725 metro, denbora, 25'. Puntu honetatik eta larreguneak gure ezkerraldean utzirik, "Txabola de Campos" izeneko gunetik "Arimenkorta"rantz doan pistara jaitsiko gara. (11).

-Pista honetatik Barazar alderantz abiatuko gara "eskuina", gure ezkerraldean pagadi eder bat errekatxo zoragarriarekin daukagularik. Pista honetatik jarraituko dugu larreak ezkerraldean eta plantazioak eskuinaldean ditugularik, Barazar eta Saldropo artean dagoen errepidera, 'Txabola de Campos" izeneko gunera iritsi arte. Denbora 30' (12).

-Zementuzko pista bat hartu eta 200 metrora Beobide - Ipiñabururantz doan errepidearen adar batekin aurkituko gara (13), eskuinalderantz jarraiturik eta zementuzko pista utzi gabe hasierako puntura (Barazar) ¡ritsiko gara 1.000 metrotan. Txabola de Campos-etik denbora, 10 minutu.

Agiriak. Arboladi eta Larre Arteko Ibilbidea

Irudiak.

Arboladi eta Larre Arteko Ibilbidea