Ibilbideak

Saldropoko ibilbidea 

Barazarko mendatea kotxez igonda, eskuinaldean Saldropora doan bidea markatzen duen kartela dugu. Aukera badago ordu erdian bide hau oinez egitea. Kotxez hamar minututan aparkalekura helduko gara.Bidea momentu guztietan bai egurrezko seinaleek bai harrietan marka txuri-gorriek geure bidea zuzenduko dute. Lehenengoko seinalean eskumalderantz hartuko dugu.Bestetik oso hurbil dagoen karobira heltzen da.

Bidea hasiera batean pista batetik doa, momentu batean markek bidetik ateratzen gaituzte aldapa bat igoaraziz.Aurrera segituz argazkian agertzen den lekuan bide argiago batekin topatzen gara.Hemendik gora segitu beharko dugu.

Berriz ere egurrezko seinalea gora segituz, aldapa zorrotz baten ondoren bide berri bat hartuko dugu. Hemendik aurrera hamar minututan ezkerraldean gorantza sartzen den lurrezko bidea hasten da.Hemendik aurrera bideko markak segitzeko zailtasuna badago, baina hobe da lurreko lupetzari adi egotea.

Gorantza segituz gero geure eskumaldean Atxuri mendiaren behekaldea ikusi ahal izango dugu.

Bidea segituz Atxuriko bisera deituriko espaziotik pasako gara.Hemendik, aurrera eginez eskumaldean igotzen duen bidea hartuko dugu, kontu handia edukiz haitzekin, euri pixkat egonda labaintzeko arriskua bait dago. Hamar minututan egurrezko seinale batekin topo egingo dugu, geure bidea zein den adieraziz. Eskumalderantz segituz momentu guztietan.

Landatik aurrera eginez pare bat aterpe dauden lekutik pasa beharko gara aurrean ikusten den Dulao eta Aldamin mendietarantz joateko.Berriz ere egurrezko seinaleek eta harrietan dauden marka txurigorriek bideratuko gaituzte.

Igoera ondoren berri egindako aterpea aurkituko dugu.Argazkian egin behar den alderantzizko bidea markaturik agertzen da.Argazkia egiterako momentuan Dulaope espazioan, Dulao mendiaren behealdean, gaude.

Aurrean Aldamineko ipar aurpegia dugu, beraz, aurrera segituz bere ezkerraldetik segitzen duen bidetik aurrera egingo dugu.Hamar minututan azkenengo igoeran aurkituz, eskumaldean Aldamin izanda bidea aurrera erditik egingo dugu.Beste ordu laurden batean, Aldamiñosteko mendi-lepoan aurkituz. Hemendik ezkerralderantz igo beharko dugu azkenean Gorbeiako gurutzera heldu ahal izateko.

Saldropoko Ibilbidea