Ibilbideak

 

 -Ibilbideari hasiera Zeanuriko frontoiaren atzeko aldean emango diogu, Arrikibar zubia igarotzen dugularik, Zeanuri eta Ipiñaburu batzen duen errepidea hartuko dugu. Hasierako ibilbidea laua izango da Torrearako igonaldia izan ezik, eta 10 minutura lehendabiziko errota aurkituko dugu (Errotabarri) 700 m; hemendik, Ortuzarretik datorren errepide zaharrarekin aurkitu arte igoko dugu (400m) (1). (15').

-50 metrora pista bat hartuko dugu, hau nahiko aldapatsua da, eta hostotsuz (Sahatsak, Haitzak, e.a.) inguraturik dagoen errekatxo baten albotik doa, halaxe Goioaga (2) izeneko baserriak dauden oinarrira iritsiko gara. Hemen ezkerretara hartuko dugu, hiru baserriz (Goioaga) inguratutako errepide asfaltatua aurkitu arte. (35').

-Hasieran nahiko aldapatsua den errepide horretatik jarraituko dugu, Undurragatik San Juan ermitara doan errepidearen elkargunera arte (3). Gure eskuinaldera hartuko dugu eta 10 minututan San Juan ermitaren aurrean aurkituko gara (interesgarria antropologia aurkikuntzak direla eta).

-Ermita honetatik eta Gorbeiarantz doan pista hartuta 50en bat metro egingo dugu eta alboan dagoen pistatik ezkerretarantz hartuko dugu Aspeondo izeneko baserrira iritsi arte. 50 metrora (4) baso-pista hatera doan bide-zidorra hartuko dugu, eta pinadi artetik (markak zuhaitzetan eta lurrean) Lambreabera iritsiko gara (35'). (5).

-Lanbreabetik (Arratia ibai gaineko zubia gurutzatuz) (Zeanuri-Lambreabe) errepidetik ezkerretarantz hartzen dugu. Hemen, eskuinaldean Mendizabal izeneko zentrala (argi-indar zentrala) aurkituko dugu eta 200 m-ra Lanbreabe izeneko baserriak aurkituko ditugu. (Bi baserri hauen artean dagoen bidé asfaltatu eta aldapatsua jaitsiz, 100 metrora indarrean dagoen beste errota bat aurkituko dugu).

-Lanbreabetik Undurragara doan errepidea jarraituz eta 550 metrora eskuinaldean eta errepide ertzean "PIPAS ITURRI" izeneko iturria aurkituko dugu, 250 m aurrerago Undurraga Ipiñaburu auzoarekin batzen duen errepidea aurkituko dugu (6). Jaisten jarraituko dugu, bidé hau utzi eta Ibargutxi auzora garamatzan bidea hartu arte (7). 25 bat minututan 750 m egingo ditugu.

-Errota hau, bere garaian Ipiñaburu eta Alzuaga auzoentzat energia-iturri izan zena, bete-betean aurkitzen da. Ibai ertzetik doan errepidetik jarraitzen dugu eta 300 metrora Undurragatik Alzuaga eta San Pedro (8) auzora doan errepidea aurkituko dugu.

-Zubia utzi eta eskuinalderantz jarraituko dugu eta 150 metrora Ipiñaburura (9) jaisten den bidea hartuko dugu, 21'. Ibilbide honetan, zubia utzi eta 100 metrora ibairako sarbidea dugu.

Errepide horretatik jarraiturik, 400 metrora ezkerretarantz hartzen dugu, zubi bat zeharkatuz urtegi ertzetik doan errepideak Zeanuriko Plazara eramango gaituelarik (3.100 m). 45'.

-Ibilbide osoa egiteko denbora: 2 ordu 51 minutu.

Agiriak. Errota Arteko Ibilbidea
Irudiak.

Errota Arteko Ibilbidea