Ibilbideak

 

Oh. O km (1) Plaza. Bilbotik Zeanurira goazela, behin herrira iri-tsitakoan, eskuinaldean, eta ezkerretara gelditzen den San Isidro elizaren aurrean, Otzerimendirantz doan eta San Justo ermitan bukatzen den errepidea hasten da (hau adieraziz metalezko txartela dago). Errepide hauxe hartu eta bihurgune hestu bat igaro ondoren ladreilu gorrizko bi etxe muitzoren artean dagoen Igertualde auzora iristen gara. 77 zk.aren aurrean, Otzerimendira doan errepidearen hasieratik 300 bat metrora eta plazatik 400 bat metrora, eskuinaldean larre artean sartzen den bide-zidorra agertzen da. Bide-zidor hori hartu eta aldapa eskuinalderantz gogortzen hasten denean utzi eta aurrerantz doan sahiesbidea hartu, inguruaren ertzetik doalarik. Ezkerraldean agertzen diren sahiesbideak albo hatera utzita, jarraitu inguruaren ertzetik, bidea ezkerraldean dagoen bihurgune batean aldapatsu bihurtzen den arte, halaxe baserri batzuetara iristen gara.

13'- km bat (2) Zabalea. Bidea jarraiturik San Justara doan eta larrartera sartzeko Igertualde etxeetako 77 zk. parean utzi dugun errepidearen bidegurutzera iristen da berehala. Bidegurutzean "Zabala" jartzen duen txartela dago eta aurreko aldean leiho gorriak dituen etxe handi bat, beronen parean, errepide-ertzean, ezkerretara "Drizar" txartela agertzen delarik. Jarraitzen dugu goxoki gorantz doan errepidea, eta 12 minututan eta Zabaleatik 800 bat metrora, eskuinaldean beherantz doan errepidea aurkitu eta hartzen dugu. Beherantz doan asfaltatutako sahiesbidea eskuinaldean utzita, aurreratxoago errepidearen ezkerraldean iturria dago. Aurrera Jarraitzen dugu eta bi baserri artetik pasatzen den aldapa gogortsua duen bihurgune bikoitza egiten du errepideak. Aurreratxoago uralitazko eraikina itsatsia eta umeentzako zabu-egitura herdoildua duen beste baserri batera iristen gara; baserri hau eskuinaldera utzita, eskuinaldean beherantz doan sahiesbidea hasten
da, berau hartzen dugularik.

43' - 2,8 km (3) San Lontzo. Ermitaren arkupeak angelu zuzenean pasatu eta justu atzeko aldean dagoen baserri batekin egingo dugu topo. Ezkerraldera hartu eta sokonunean ikusten dugun baserrirantz abiatuko gara jaisten, inguruaren ertzetik, eta itxitura bat pasatuz. Baserri honetara iritsitakoan gorantz doan errepidea hartzen dugu, Zulaibartik Urkistera doana aurkitu arte. 10 minutu egiten dugu San Lontzotik bidegurutzera dauden 700 metroak egiteko. Ezkerraldera hartzen dugu, beti ere igonez errepide nagusitik.

1o. 14' - 5 km (4) San Migel. San Migel ermita eskuinaldean utzita, igotzen Jarraitzen dugu, eskuinaldean dagoen sahiesbidea albo hatera utzita, errepide gainean dagoen baserri muitzo hatera iritsi arte; han eskuinaldera hartzen dugu eta beraien artetik pasatzen gara.

1 o. 30' - 6 km (5) San Urban. Orain beherantz doan pista jarraitzen dugu, ezkerraldean agertzen diren sahiesbideak albo batera utzita. Abereak ihes ez egiteko dagoen egurrezko hesiarekin topo egiten dugunean ezkerraldera hartzen dugu zakarki eta baserri baten ate aurrean aurkitzen gara. Oinez Jarraitzen dugu eta baserritik 200 bat metrora, berriz ere zakarki eskuinaldean dagoen bide-zidorra hartzen dugu. Berehala iristen gara Axpe dorrera.

1o. 54' - 7,6 km (6) San Pedro. Aurre-aurrean aurkitzen den ermita eta lanabes-biltoki bihurtua gaur egun. Zulaibartik Urkistera doan errepidera irten eta beherantz ezkerraldera hartzen dugu, eta Bilbotik Gasteizera doan errepidearen bidegurutzera iristen gara.

2o. 9' - 8,7 km (7) Zulaibar. Bidegurutzean Gasteizerako norantza harturik, eta beti ere asfaltatutako errepidetik, gure ibilbidearen bukaerara iristen gara.

Documentos. Plaza-Zabalea-San Lontzo-San Miguel-San Urban-San Pedro-Zulaibar-Plaza

Irudiak.

Plaza-Zabalea-San Lontzo-San Miguel San Urban-San Pedro-Zulaibar-Plaza