Ibilbideak

 

Oh. - O km. (1) Plaza. Zeanuriko frontoiaren frontisaren atzetik hasiko dugu ibilbidea, idi-probak egiten direnetik pasatuko gara eta zubi bat zeharkatuko dugu eta Zeanuri Undurraga eta Ipiñaburukin batzen duen errepidea aurkituko dugu.

Behin zubia zeharkatuta ezkerretarantz hartuko dugu eta errepideari jarraituko diogu. Hainbat baserri utziko dugu ezker-eskuinaldean eta aldapa gogor samarra igotakoan Undurraga urtegira iritsiko gara 19 minututan. Plazatik 1.400 bat metro ¡zango dirá.

Beti ere errepidea jarraiturik, gure ezkerretara gelditzen den urtegiaren ertzetik abiatuko gara. Undurraga auzora ari gara hurbiitzen eta zuzenean San Pedro (pintura) elizara eramango gintuen aldapa gogorreko saihesbidea eskuinetara utzirik beste zubi bat zeharkatzen dugu eta bidea banatzen denean ezkerretarantz hartuko dugu (eskuinaldean 34 km-a adieratzen duen mugarria dago).

45' - 3,1 km. (2) Undurraga. Zubitik 300 bat metrora eskuinalderantz gorantz doan errepideak, ezkerretarantz "Arbiñe" baserrira doan saihesbidea dauka, guk hauxe hartuko dugu. Ibilbide honen orientabide orokorra Undurraga urtegia zeharkatu eta urtegiaren beste aldetik, asfaltatu gabeko bidetik, berriz ere plazara iristea da. Orientabide honi jarraiturik eta gure eskuinalderantz gelditzen den Arbiñe aurretik pasatuta.

Undurraga argi-indar zentralaren instalazioei dagokien ate handi metaliko berdea gure eskuinaldean utziko dugu; aurrerago egurrezko txabola bat utziko dugu ezkerretarantz eta aldapatxo bat igotzen dugu; ondoren zubi metaliko bat aurkitzen dugu eta etxe zuri batzuetara iritsi baino lehenago ezkerretarantz jaitsiko gara ur bila (margotutako hesola).

Urtegia inguratzen duen bidea jarraitzen dugu, eta egurrezko bi ate pasa ondoren urtegia eusten duen hormara iristen gara. Zubitik 1.600 bat metro izan dira. Zeharkatu egiten dugu eta errepidea hartuta plazara ¡tzuitzen gara.

1o. 35'-6,5 km (3) Plaza.

Agiriak. Plaza-Undurraga-Plaza

Irudiak.

Plaza-Undurraga-Plaza