Ibilbideak

 

Plaza. Ibilbidea, Zeanuriko Udaletxearen aurrean dagoen asfaltatutako errepidetik hasten da, parrokia dagoenetik Elizondorantz igonez. Bilbotik Gasteiza goazela errepide hori ezkerraldean dago. Bertatikjarraitu eskuinaldean Soloeta adierazten duen seinalea agertu arte.

Seinalea jarraitu eta baserri muitzo hatera iritsiko gara. Plazatik hona 15 minutu dira eta distantzia 1.000 bat metrokoa da. Hemendik aurrera, gorantz goxoki doan mendi-pista bat jarraitu, baso-ustiapena dela eta egoera txarrean aurkitu ohi dena, Itsunara iritsi arte.

Soloetatik Itsunara 20 minutu egiten dira eta distantzia 1.300 bat metrokoa da. Soloetatik Makastuira doan pista eta Itsunatik San Blasera doanaren arteko erpinean, honako hau adierazten duen seinalizazio poste nagusia dago: San Blas 17 minutu; Makastui 22 minutu. Poste adierazle hau aipatua izan da Lamindaora San Blasetik doan ibilbidea aipatzerakoan, beraz, ez da ibilbide honi bereziki dagokion adierazgarria. Hasiera batean aldapa goxoa eta bukaeran gogorragoan duen pistatik jarraitzen dugu Makastuira iritsi arte.

Itsunatik hona 24 minutu egin dugu 1.600 bat metro egiteko. Hemendik sekulako ikuskizuna daukagu, aurrean Aramotz, Eskubaratz, Saibigain eta Anboto ditugularik. Orain arteko norantzari jarraituz, oso egoera onean dagoen bidé bat agertzen zaigu eta hemendik Dima mendatera iristen gara. Bidegurutze honetan adierazitako norantza hartzen dugu, hau da, eskuinalderantz, eta pistari jarraitzen diogu. Bidegurutzetik hogeita hamar bat metrora baserri bat uzten dugu ezkerralderantz eta aurreratxoago aldapa gogortu egiten da; aurrerago sahiesbide bat uzten dugu ezkerretara, eta seinalizazio postea dagoenetik hamar bat minutura, pista pinadi batean sartzen da. Orain arte ezkerraldean Eskubaratz mazizoa, Saibigain eta Anboto izan ditugu, eta eskuinaldean Gorbeia eta Lekanda. Jarraitu pistari, bertatik Dima bailara eta Urrekoatxa ikusi ahal ¡zango ditugularik. Makastuiko bidegurutzetik hogeita hamar bat minutura, ibilgailuentzako egokia den pistak Dima eta Barazar mendateak batzen dituen unera iritsitakoan, eskuinaldean elkartuz gorantza. Altunganerantz doan bide-zidorra aurkituko dugu. Jarraitu gorantz alanbrezko itxituraren albotik eta norantza mantenduz, beti ere kota-rik altuenaren bila, Altunganera iristen gara.

Makastuiko bidegurutzetik 44 minutu egiten dira bi puntuen artean dauden 2.600 metroak egiten. Pistatik Altunganera iritsi arte hamar bat minutu egiten da. Eguraldi garbiarekin ikuskizuna zoragarria da, izan ere, aurrean Gorbeia dugu eta atzeko aldean Eskubaratz, Saibigain eta Anboto. Igo dugun beste aldetikjaitsi Barazarrantz jaisten den pista aurkitu arte. Jarraitu, gure ezkerraldean ibilgailuentzako egokiak diren hainbat pista eta saihesbideren bat utzita, estatuaren atzeko aldetik Barazarra iritsi arte.

Altunganetik hona 34 minutu egin ditugu, 2.300 bat metro egiteko. Bilbotik Gasteizerako errepide nagusia gurutzatu eta Altunganerantz doan pistaren aurrean dagoen pistatik Saldropon sartzen gara; pista honek hasieran "Humedal de Saldropo" dioen egurrezko txartela dauka, pista hau Barazartik Gorbeiara joateko berbera da. 900 bat metrora eskuinaldean zuzenean Undurragara doan pista bat agertzen da, hau albo hatera uzten dugu; 1.200 bat metrora, ezkerraldean "Txabola de Campos" dioen beste pista bat agertzen da, hau ere albo hatera uzten dugu; aurrerago, 1.400 bat metrora. Barazartik 2.600 bat metrora Aldundiak egokitutako jolasgune batera iristen gara. Beraren aurrez aurre, eta orain arte erabili dugun pistaren eskuinaldean, beste bat dugu eskuinaldean, eta hauxe hartu behar dugu. Adierazitako norantza hartuta Santa Ageda ermitara iristen gara.

4.700 bat metro egiten 61 minutu bete ditugu. Pistatik 100 bat metrora ermita ikus daiteke. Hemendik, 20 minutuan egiten diren beheranzko 2.200 metrora, Undurragaren bidez Plazatik Ipiña eta Ipiñabururantz doan errepidea aurkitzen dugu. Berau gurutzatu, eta urtegiaren ertzetik eta ibaia jarraituz 2.900 metro egiteko 29 minututan Plazara iristen gara, egurrezko aurreko aldea duen etxe zoragarriaren aurrean dagoen zubia zeharkatuta. Plaza. Santa Agedatik 7.500 metro egin ditugu 119 minututan, dena lauak edo beheranzko goxoetan.

Ibilbideak guztira 21 km ditu 5o. 17' bat ordutan egiteko, 4 km/h bataz bestekoa izanik.

Agiriak. Plaza-Soloeta-Itsuna-Makastui-Altungane-Barazar-Saldropo-Anta Ageda-Plaza

Irudiak.

Plaza-Soloeta-Itsuna-Makastui-Altungane Barazar-Saldropo-Santa Ageda-Plaza