Demografia

Demografia grafikoa

50ko hamarkadan biztanle kopuruak nabarmen gora egin zuela ikus dezakegu. Garai horretan Zadorrako urtegia eraiki zen eta baita Bizkairako egin zituzten urtegiaren ubide eta hodiak ere. 60-70 urteen artean berriz, biztanle kopuruak beherantz egin zuen, inguruko udalerrientan enpresak jarri baitzituzten eta baita ibaizabal behere-erdian ere.

Gaur egun biztanle kopurua jaitsi egin da, biztanleak herritik joan dira eta badaude hori azaltzen duten bi faktore nagusi, alde batetik, burdingintza, industia tradizionala desagertu egin da, eta bestetik industri eremuak urun geratu dira.

Nekazal ekonomia dagoen esparruan eta urbanizatu ez den esparruan ohikoa da biztanle kopuruak beherantz egitea, urbanizatu ez diren eremuetan nekazal populazioak atzera egin baitu.

  • Udalmap Zeanuri