Geografia

Azterketa geomorfologikoa egin ondoren, Arratia eskualdea Bizkaiko antiklinala deritzon tokiam dagüela ikus dezakegu. Arratia eskualdetik ubideak elkarzutik igarotzen dira eta horrela, haran estuak sorteen dituzte. Ubideak In-HErantz (Orozko harana eta Zeberio harana) eta I-Hrantz doaz eta eremu horietan batzen da biztanle kopurua handiena. Harea-Materialez eta kretazeo aroko magrez osatua dago batez ere eskualdea. Iparraldetik hegoalderanzko serenad paraleloak osatzen dituzte, ekialdean kare-harrizko zerrendak ere tartekatzen dira.

Multzo horretan, Arratiako haranean kokatuta dago Zeanuri, hiriburutik 31 Kmra. Zeanuriko udalerriak 67,46 Km karratu ditu, hau da Bizkaiko lurraldearen %3,03 eta Arratiako eskualdearen %16,97.

Lur malkartsuak dituen lurraldea da, HE-IMrantz haimbat mendikate ditu Bizkaiko antiklinalaren hegoaldeko hegalarekin bat datoen mendikateak.

Gorbeiako mazizoa (deiadar-mendia deritzen bost mendietariko bat) dago hegoaldean eta ekialdean. Mazizo horretan daude lurraldeko mendi altuenak eta euren artean aipagarriak dira honako hauek: Gorbeia 1.475m, Aldamin 1.362m, Lekanda 1.302m, Arralde 941m, Zanburu 789m eta Barazarreko lautada.

Bi muga egiten ditu: Bizkaia eta Arabaren arteko orografia-muga da alde batetik, bestetik ordea, kantauri isurialdea eta mediterraneo isurialdearen arteko muga da.

Geografia

Hezea eta euritsua da Gorbeiako klima eta lainoa ere sarri egoten da. Klima hori dela eta, landaretza ugari du, hainbat baso daude, batez ere haritzez osatutako basoak eta larre ugari ere ikus daitezke.

Ekialdean Ugatza mendizerra edo gailurreria dago. Mendizerra horretan Altungana 765mkoa eta Urragikoatxa 588 metrokoa aurki genitzake.

Eskualde horretako lurretatik igarotzen diren bi ibai garrantzituenak Arratia ibaia eta Undebe dira. Arratia ibaia Gorbeian sortzen da eta Gorbeia eta udalerriko gainerako mendien hegaletan behera datozen ibaiadarretako ura joso ahala osatuz doa (Zanburu, Barazar, Eloriturria…). Iparralderantz doan ibaia da eta Ibaizabalen hustu arte haran txikia osatzen du, gero kantauri itsasora heltzeko.

Undebe ibaia berriz, hegoaldean dago eta M-E da haren norabidea eta aurrekoaren elkarzuta da eta Bizkaia eta Arabako mugan dago ibaiaren zati handi bat.

Arratia ibaitik hurbil-hurbil jaiotzen bada ere, mediterranear isurialdeko ibaia da. Gordeia eta Arraldetik datozen erreketako ura jaso ondoren, Urrunaga urtegian bukatzen da bere bidaia, Zadorra (Ebroren ibai-adarra) ibaiak ura hartzen duen urtegian hain zuzen ere.