Informazioa
Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea betetzeko, jakinarazten dizugu zure datuak BiscayTIK-eko hirigintza kudeaketa fitxategian sartuko direla eta horren arduraduna Zeanuriko Udala dela.
Jasotako datuak hirigintza expedienteak erregitratzeko, kudeatzeko eta jarraipena egiteko erabiliko dira.
Halaber, datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta horien aurka egiteko eskubidea izango duzu. Horretarako idatzi bat bidali behar duzu hurrengo helbidera: San Isidro Kalea, 10. Bidali NANaren edo nortasun-agiri baliokide baten kopia ere.
Eskatutako informazioaren lagapena baimendu ezean ezingo dituzu zure eskubideak erabili ekainaren 22ko 11/2007 Legean jasota dagoen arabera Administrazio Publikohonekin modu elektronikoaren bidez erlazionatzeko.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Besteak
- Ordainagiria
- Datuen aldaketaren egiaztatze dokumentuak
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.zeanuri-udala.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
San Isidro Kalea, 10, 48144 Zeanurin kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Zeanuri Udaleko telefono honetara: 94 673 91 46
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.