Txosten eta argiketen eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege eta Titulartasun Publikoko Datu Pertsonalen Fitxategiei eta Datuen Babeserako Euskal Agentziaren sorrerari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea betez, zure datuak BiscayTIK Herritarren Segurtasunerako Kudeaketa fitxategian sartuko direla eta aipatutako fitxategiaren arduraduna Zeanuriko Udala dela jakinarazten dizugu.

Bildutako datuak herritarren segurtasunarekin lotutako salaketak, erreklamazioak, baimenak eta txosten eskaerak eta argiketak kudeatzeko erabiliko dira. Zure datu horiek Estatutuko segurtasuneko indar eta kidegoei eta Epaile, Epaitegi eta Epaimahaiei jakinaraziko dakizkieke.

Halaber, datuetara sartzeko eta datuak zuzentzeko, ezabatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil dezakezu honako helbide honetara idatziz: San Isidro Kalea, 10. Bidal ezazu zure NANaren kopia edo beste identifikazio-dokumentu baliokideren bat gutunarekin batera.

Eskatutako informazioa bidaltzearekin ados ez bazaude, ezin izango duzu Administrazio Publiko honekin bitarteko elektronikoz harremanak izateko eskubidea erabili, Herritarrak Zerbitzu Publikoetarako Bitarteko Elektronikoz Sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legean araututakoaren arabera.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Besteak

Legezko informazioa

  • Euskadirako Autonomia Estatutua onartzen duen abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa.
  • Herritarrak zerbitzu publikoetara bitarteko elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea.
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea.
  • Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa.
  • Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren Garapen Araudia onesten duen Errege Dekretua.
  • Toki Araubidearen Oinarriak arautu dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea.
  • Tokiko Korporazioen Zerbitzuen Araudia onesten duen 1955eko ekainaren 17ko Dekretua.
  • Aplikatzeko udal ordenantzak.

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.zeanuri-udala.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

San Isidro Kalea, 10, 48144 Zeanurin kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Zeanuri Udaleko telefono honetara: 94 673 91 46

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.