Albisteak

 
Zeanuriko Kultur Batzordeak 2020ko ekainaren 14rako antolatzen dau lehiaketa hau. Teknika norberak erabakiko dau, librea izango da beraz.

Bi kategoria bereiztuko doguz:

  • A kategoria. Helduak, 16 urtetik gorakoak.
  • B kategoria.  

Sariak honeek izango dira:

A kategoria

    • 500 euroko saria irabazlearentzat.
    • Publikoaren saria, 200 eurokoa. 

B kategoria

    • 200 euroko balioa izango dauan material didaktikoa.

Irabazle ateratzen diren margolariak Zeanuriko Udalaren jabetzan geratuko dira beraien egile eskubideak Udalaren esku geratuko direlarik.

Margolanen nahitaezko gaia 'Zeanuri eta bere ingurua' izango da eta egile bakoitzak margolan bakarra aurkeztu ahal izango dau. Euskarria laua, zuri kolorekoa edo kolore bakarrekoa (mihisea, ohola) 100*100 zm-koa gehienez jota.

Euskarriak goizeko 9:00etatik 10:00etara zigilatu eta identifikatuko doguz eta arratsaldeko 16:00ak baino lehen aurkeztu beharko dozuez Zeanuriko Plazan.

Margolanak sinadurarik gabe aurkeztu behar dozuez eta Plazako frontoian jarriko doguz ikusgai. Parte hartzaile bakoitzak behar dauan material ekarri beharko dau, bere margolana erakusteko astoa barne. Sari banaketa Plazan egingo dogu arratsaldeko 17:00etan.

Epaimahaia Zeanuriko Kultur Batzordeak izendatuko dau eta berorren ebazpena apelaezina izango da.

Saritu gabeko gainontzeko margolanak egileek hartu beharko dozuez. Hilabeteko epean hartzen ez badozuez Zeanuriko Udalaren eskuetan geratuko dira.

Lehiaketa honetan parte hartzekotan oinarri honeek onartzen dozuzala esan gura dau.