Albisteak

 
2020ko San Isidro Azokan izena emateko epea martxoaren 2an zabalduko da ekoizle eta artisauentzat eta hile bereko 31rarte mantenduko da zabalik.

Azoka aurten maiatzaren 16an ospatuko da.

Bidali beharreko dokumentazioa:

  • NAN-aren fotokopia.
  • Osasun erregistroa (ekoizleen kasuan)
  • Artisauen erregistroaren agiria (artisauen kasuan)
  • Produktuen argazkiak.

Informazio hau guztia harrera@zeanuri.eus helbidera bidali beharko da aurretiaz esandako datetan.