Albisteak

 

Helburua

Oinarri hauen helburua Zeanuriko udalerrian egin daitezken kultur, kirol, aisi …ekintzak bultzatu eta hedatzeko dirulaguntzak arautzea da, herritarren artean kultura eta kirola indartzeko.

Onuradunak

Aurreko atalean azaldutako jarduerak sustatzen edo egiten dabezen pertsona fisiko edo juridikoak izango dira onuradunak, nortasun juridikorik ez dabenak barne (elkarteeen kasuan bertako burua izango da), gizarte jarduerak egiten badituzte edo horrelakorik garatu nahi badute, oinarri hauetako 5. artikuluan ezarritako irizpideen arabera udalerriarentzat interesgarria bada, Zeanuriko udalak berak aurrera eramaten dituenak osatzeko.

Onuradunek honako betekizun hauek bete beharko dituzte dirulaguntza eskuratzeko, emango den diru-laguntza motaren arabera:

Irabazteko asmorik gabeko erakundeak edo elkarteak izatea, fundazioak barne, legez eratuta eta Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan izena emanda izatea, egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan badute eta jarduerak Zeanuriko jendearentzat zuzendutakoak badira.

Pertsona fisikoak izatea, noizbehinkako ekimenez,talde baten izenean, irabazteko asmorik gabekoak badira eta udalerrian bizi badira.

Dirulaguntzaren zenbateko osoa

Deialdi honetarako ezarritako kreditua 48.200,00 eurotakoa da, 3300 48100 aurrekontuko partidari dagokiona.

Eskariak aurkezteko epea

Eskabidea udaleko alkateari zuzendua, udalaren sarrera Erregistroan aurkeztuko da, edo Herri Administrazioen eta Administrazio Prozedura Erkidearen araubide juridikoari buruzko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetako edozeinetatik. Horretarako 20 eguneko epea izango da, deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera zenbatuta.

 Informazio gehiago (PDF 1MB)