Albisteak

 

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek etxeko tamaina handiko hondakinen bilketarako eskualdeko zerbitzuari buruzko informazio-kanpaina abiatu du, herritarrek era aktiboan har dezaten parte eta erabilera egokia egin dezaten. Ekainean hasi zen zerbitzua sei udalerritan: Arrankudiagan, Etxebarrin, Urduñan, Ugao-Miraballesen, Zaratamon eta Zeberion. Euskarri hauek erabiliko dira: udal bandoa, kartelak eta informazio-diptikoak.

Laburtuta, gaikako bilketa honek barne hartzen dituen hondakin, tresna eta objektuak honakoak dira:

  • Altzariak: armairuak, oheak, koltxoiak, somierrak, sofak, sukaldeko armairuak, arraskak, mahaiak, aulkiak, komuneko altzariak, etab.
  • Etxetresna elektrikoak: garbigailuak, ontzi-garbigailuak, hozkailuak, sukaldeak, labeak, lehorgailuak, mikro-uhin labeak, xurgagailuak, berogailuak, erauzgailuak, josteko makinak, etxetresna txikiak (plantxak, irabiagailuak, xigorgailuak, etab.).
  • Etxeko beste objektu txiki batzuk: lanparak, koadroak, ispiluak, bizikletak, maletak, ume-kotxeak, jostailuak, etab.

Bilketa honetatik kanpo gelditzen dira honako objektu eta hondakin: industria, komertzio zein nekazal jatorrikoak, obretakoak, arriskutsuak, eta baita dimensio zein pisu handikoak ere.

Hauek dira bilketa-egunak: Arrankudiagan, hileko laugarren osteguna; Etxebarrin, asteazkenero; Urduñan, ostiralero; Ugao-Miraballesen, asteazkenero; Zaratamon, hileko bigarren eta laugarren ostegunetan; eta Zeberion, hileko bigarren osteguna.

Zerbitzuak 900 840 230 doako telefono-zerbitzua ere eskaintzen du herritarrek egindako bilketa-eskariei erantzuteko.

Zerbitzua abian izan den lehen hiru hilabeteetan, etxeko tamaina handiko 46.170 kilo hondakin bildu dira dagoeneko sei udalerrietan, hau da, 15.390 kilo hilean, batez beste; hondakin horiek behar bezala kudeatzen dira Ortuellan dagoen Berziklaturen tamaina handiko hondakinen Tratamendutegian; izan ere, bertan, berrerabili, birziklatu eta energetikoki balorizatzen dira.

 Informazio-diptikoak (PDF 12MB)