Albisteak

 

Baseak:

Zeanuriko Udalak Ipuin Lehiaketearen 3.go edizinoan parte hartuko daben lanak aurkezteko epea zabaldu dau; epe hori abenduaren 17ra artekoa izango da; izan be, lehiaketa honen izenburua hauxe da: "NATURA GUSTOKOA DOT".

Zeanurin bizi diren guztientzat zabalik dago lehiaketa hau, aurkeztutako lanak bakarkakoak zein taldekakoak izan leitekez.
Testuak gutunazal itxi baten aurkeztu behar izango dira eta horretan egilearen edota taldearen datuen barri emoten dauan beste gutunazal txikiago bat sartu beharko da.

3.go edizino honetako gaia "NATURA GUSTOKOA DOT" izango da eta ipuinak bizkaieraz edo  batuaz idatzi beharko dira.

Luzera: gitxienez 2 orrialde eta 6 gehiengoz.

Adinaren arabera hiru kategoritan bananduko dira:

  • 6-7 urte bitartekoak
  • 8-11 urte bitartekoak
  • 11 urtetik gorakoek, lanak ordenagailuz edo mekanografiatuz aurkeztu beharko dira.

Kategoria bakoitzeko irabazleek diploma eta oparia jasoko dabez eta partehartzaile guztiek izentagarritxo bat jasoko dabe.

Sari banaketa Kultur Etxean izango da urtarrilaren 2an, arrastiko zazpiretan.

Zeanuriko Udalak ipuinak argitaratzeko eskubide  osoa izango dau.