Igualdad

Zeanuriko Udalak 2012an onartu zuen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Udal Plana (2012-2015). Helburua berdintasun arloari lotutako premiei eta eskariei erantzutea da, desberdintasun egoerari aurre egin eta emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko.

Planak lau urteko indarraldia izan arren, 2016. urtera luzatu da, egiteko dagoena guztiz gauzatzeko.

Gainera, Zeanurik Genero Indarkeria eta Sexu Erasoen kasuetan jarduera eta koordinazioa hobetzeko Protokoloa du, hain zuzen ere, Arratiako Udalen Mankomunitatekoa. Protokoloa 2012an onartu zen eta urtero egiten zaio jarraipen teknikoa eta politikoa.

Era berean, Berdintasun Politikak aurrera eroateko, Udalak Arratiako Udalen Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuaren laguntza du 2012tik.

Zeanuriko Berdintasunerako Plana garatzeko orduan, honako lan ildoak lantzen dira:

  • Berdintasunaren aldeko gobernantza hobea: berdintasunaren printzipioa Zeanuriko Udalean bertan eta bere funtzionamenduan txertatzea bermatuko duten neurriak.
  • Emakumeen ahalduntzea eta gizarte balioen aldaketa: generoen hierarkian oinarritutako jendarte ereduaren eraldaketara bideratutako neurriak.
  • Erantzunkidetasunean oinarritutako jendarte antolaketa:   espazioen, funtzioen eta lanaren genero araberako banaketa gainditzera eta jendartea antolatzeko eredu berrira bideratutako neurriak.
  • Emakumeen kontrako indarkeria: emakumeen aurkako indarkeria prebenitzera bideratutako neurriak.