Ludoteca

2 – 12 urte bitarteko umeei zuzendutako baliabidea da.

Umeei euren gaitasunak eta trebeziak garatzen eta indartzen jarraitzeko eta helburu hezigarri eta dibertigarri batekin antolaturiko jolas eta tailer ezberdinak praktikatzeko aukera ematen zaie ludotekan aisia sortzaileko ekintza desberdinen bidez.

Lortu nahi diren helburuak:

  • 2 – 12 urte bitarteko Zeanuriko umeei, eskolaz kanpo jolaserako espazio bat eskaintzea.
  • Umeen garapen integrala sustatzea.
  • Diskriminatzaileak ez diren balore eta jarrerak garatzea.
  • Parte hartze aktiboa eta iniziatiba motibatzea.
  • Identitate eta autonomia pertsonala garatzea.
  • Beste adin txikiko batzuekin jolas eta aisialdi esparru batez gozatzea.
  • Zeharka berdintasuna, kulturartekotasuna, osasuna eta solidaritatea lantzea.
  • Zeanuriko ludoteka gela bitan banatzen da adin tartearen arabea.

1go gela

Ume txikiei bideratua dago, 2-6 urte bitartekoei hain zuzen ere. Gela honetan jolas librera bideratutako jostailu eta material desberdina aurkitu daitezke. Bertan, umeak gurasoen begiradapean libreki ibili daitezke.

  • Ludoteca 1
  • Ludoteca 2
  • Ludoteca 3

2. gela

6-12 urte bitarteko umeei zuzendurik dago. Bertan jolas librera bideratutako jostailu eta material desberdinak aurkitu daitezke. Edo, monitore batek bideratutako ekintza desberdinetan parte hartu daiteke.

  • Ludoteca 1
  • Ludoteca 2
  • Ludoteca 3

Ludoteka eskolako egutegiarekin batera egoten da zabalik. Astelehenetik ostiralera 16:30etatik 20:00etara.

Gabonetako eta Aste santuetako ludoteka

Gabonetako eta Aste Santuetako oporraldietan, lan eta familia arloa bateragarri egiten laguntzeko asmoarekin, ludotekaren ordutegia goizetara (9:15etatik 14:30etara) aldatzen da eta ekintza antolatuak eskaintzen dira. Parte hartzeko izen ematea zabaltzen da.